skip to Main Content
688.716.427   urkitza.gurasoelkartea@gmail.com
Askari  Osasuntsua  Txakolingunean…  Zelako  Arrakasta!

Askari osasuntsua Txakolingunean… zelako arrakasta!

Martxoaren 16an Organik antzerkiaren ostean, Guraso Elkartearen barnean sortu dan Jantoki Batzordearen bitartez, askari osasuntsua hartu eben Bakioko hainbat umek.

Bidea hasi baino ez da egin, baina plan osasuntsu horretan batutako jendetzak, ilusioz eta gogoz bete gaitu.

Nekazaritza ekologikoaz egindako Bizkaiganeko jogurtak (5 kilo), Bakidxoko bertoko kiwiz betetako kutxa handi bi eta intxaur mordoa banatu genduzan. Guztira, 60 edalontzi banandu genduzan ume bakoitzak hiru osagaiak bere gustuen arabera nahasteko.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi eta ez ahaztu: guzti honen helburua, geure eskolarako sukaldea lortu, eta jantoki eredua aldatzea da. Berton, bertokoa.

Koilara, sardeska ta labana, SUTIE da Urkitzak behar dauana!

Sakatu ondorengo irudian antzerkiaren eta askariaren argazkiak ikusi nahi izanez gero:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

14 + 18 =

Back To Top