skip to Main Content
688.716.427   urkitza.gurasoelkartea@gmail.com
Elkarbizitzako  Lehen  Tailerrak  Harrera  Ezin  Hobea  Izan  Du

Elkarbizitzako lehen tailerrak harrera ezin hobea izan du

Norberak bere burua txalotzea ez da itxuroso geratzen, baina oraingoan esan egin behar dugu: Jorge Madariaga psikologoak eman duen lehen tailerra hamarrekoa izan da.

Batetik, adituaren ezagutza zabalak; eta bestetik, familien jarrera positibo, hurbil eta partehartzaileak, tailerra hausnarketarako gune aproposa bilakatzea eragin zuen.

Horrez gain, azpimarratu behar dugu, udalak umeentzako zaintza zerbitzua eskaini izanak berebiziko garrantzia eduki zuela familiek lasai parte hartzeko aukera eduki zezaten, izan ere, gutxitan izaten dute familia bereko guraso biek honelako tailerretan elkarrekin parte hartzeko aukera.

Topaketa, hasiera baten ezarritako ordutegitik ia 20 minutu luzatu  zen, baina hala ere, familiak gehiago entzuteko gogoz geratu ziren.

Hona hemen landutako gai nagusiak labur-labur:

  • Gure seme-alabei arau eta mugak jartzeko dauzkagun zailtasunak.
  • Ezarritako arau eta muga horiei gure seme-alabek ematen dizkieten erantzunak, eta ondorioz sortzen diren haserreak.
  • Jarraitutasun edo konstantzia, lehen zailtasuna.
  • Indargarri edo errefortzu positiboak.

Tailerra giro lasai, bare eta partehartzailean igaro zen, beraz, honek argi uzten digu gurasoentzako elkarbizitza tailerrak familiontzako oso positiboak direla, eta bide onetik goazela.

Beste behin ere, mila esker parte hartu zenuten familia guztiei.

 

Holan bai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

7 + 3 =

Back To Top