skip to Main Content
688.716.427   urkitza.gurasoelkartea@gmail.com
URKITZA GEko ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN ARAUDIA

1. Eskolaz kanpoko jarduerak (aurrerantzean EKJ) zati bitan ordainduko dira (uztaila eta azaroa).

2. Ordainketak egunean egon beharko dira umeek jardueretan parte hartu dezaten.

3. Umeren batek osasun arrazoiak direla eta, ekintza utzi beharko balu, medikuaren agiria EKJetako arduradunei helarazi, eta ordaindutakoaren zati bat itzuliko zaio familiari (beti ere, zerbitzua erabili duen denboraren arabera).

4. Ezarritako ordutegiak bete egin beharko dira: sasoiz iristea betebehar bat da.

5. Jarduera eskolaz kanpoko ordutegian denean, gurasoak sasoiz heldu beharko dira neska-mutilen bila. Umeak jasotzeko behin eta berriz berandu iristea, umea jardueratik kanpo geratzeko arrazoia izan daiteke.

6. Ikasleren bat ohiko ordutegia baino lehenago irten beharko balitz, begiralea eta eskola bera jakinaren gainean egon beharko lirateke.

7.  Ikasle guztiek jokabide zuzena eduki beharko dute eskolaz kanpoko jarduerak irauten duen artean, bai irakaslearekin, baita gainontzeko ikaskideekin ere.

8. Ikasle guztiek irakasleak dioena errespetatu, eta hurrengo arauok bete beharko dituzte:

  • Ikasleak ezin izango dira gelatik euren kabuz eta nahi dutenean irten
  • Ikasle batek saioa aurrera eramateko trabak jartzen baditu, edota irakasle edo gainontzeko ikasleen lana oztopatzen baldin badu, gurasoei eta EKJko arduradunei jakinaraziko zaie.
  • Jarrera txar hori behin eta berriro errepikatzen bada, EKJ-ko arduradunek irakaslearekin hala adostuta, ikaslea jardueratik kanporatzea erabaki lezakete.

9. Euskararen erabilera nahitaezkoa izango da. Hau da, bai umeek eta baita begiraleek euskaraz hitz egingo dute beti (ingeleseko saioan salbu).

 

Arauok behin eta berriz hausteak ikaslea jardueratik kanporatzea ekar lezake eta kasu horretan, ez da ordaindutakoa itzuliko.

URKITZA GEko GOIZEKO GELA ZERBITZUAREN ARAUDIA

Lana eta familiaren arteko bateragarritasuna erraztu, eta gurasoen beharrizanak asetzeko zerbitzua da goizeko gela.

1. Izen ematea datorren ikasturteko galdetegiekin helaraziko dizuegu. Zerbitzuaren kudeaketa erraztu, eta zerrendak ahalik eta arinen osatuta edukitzeko, oso garrantzitsua da ahalik eta arinen izena ematea.

2. Ekainetik aurrera izena eman nahi duenak hiruhilabetean behin egiteko aukera izango du honako epeotan: beti ere, hiruhilekoaren hasieran (halanola, ahal den neurrian, eskaera berezi guztien kasuistikak aztertuko ditugu)

3. Goizeko gela hiruhilabetean behin ordaindu behar da, hau da, hiruhilekoaren hasieran 90€.

4. Iraileko kuota , Irailaren bukaeran pasako da kontutik (hau da bakarka joango den hile bakarra).

5. Behin izena emanda bazaudete , hurrengo hiruhilabetean BAJA eman nahi baduzue, 15 egun lehenago jakinarazi beharko duzue ondorengo emailean: urkitza.extraeskolarrak@gmail.com. Horrela egiten ez baduzue, hurrengo hiruhilabetea automatikoki pasatuko zaizue kontutik.

6. Noizbehinkako erabilera egingo duzuenok, 5€ ordaindu beharko dituzue umea gelan uzterakoan. Begiraleak, ticket bat emango dizue ordainagiri gisa.

7. Ume guztiek jokabide zuzena eduki beharko dut, bai irakaslearekin, baita gainontzeko ikaskideekin ere.

8. Ikasle guztiek begiraleak dioena errespetatu, eta hurrengo arauok bete beharko dituzte:

  • Ikasleak ezin izango dira gelatik euren kabuz eta nahi dutenean irten.
  • Ikasle batek trabak sortzen baditu, edota begirale edo gainontzeko ikasleen lana oztopatzen baldin badu, gurasoei eta EKJko arduradunei jakinaraziko zaie.
  • Jarrera txar hori behin eta berriro errepikatzen bada, EKJ-ko arduradunek begiralearekin hala adostuta, ikaslea zerbitzutik kanporatzea erabaki lezakete.

 

Arauok behin eta berriz hausteak ikaslea jardueratik kanporatzea ekar lezake eta kasu horretan, ez da ordaindutakoa itzuliko.

Back To Top