skip to Main Content
688.716.427   urkitza.gurasoelkartea@gmail.com
JANTOKI BATZORDEA

Batzorde honen helburua ez da gaur egun dugun jantoki ereduaren kudeaketan sartzea, etorkizunera begira nahi dugun jantokiaren inguruko hausnarketarako tartea baino.

Bada, etorkizunean jantokia Eusko Jaurlaritzak eta Guraso Elkarteak eskolako zuzendaritzaren eskutik, kudeatzeko eredua aztertu, eztabaidatu eta lantzea da gure helburua.

Zer lortu nahi dugu jantoki eredu berri honekin?

  • Gure umeen bazkariaren kalitatea hobetzea.
  • Sasoian sasoikoa jatea.
  • Gure eskualdeko baliabideen bitartez jantoki jasangarria sortzea.
  • Produktu ekologikoen kontsumoa sustatzea.
  • Umeek elikadura bazkalorduko platerra jatea baino gehiago dela ulertzea.
  • Elikadura osasuntsuaren dogma eskolatik herrira zabaltzea.
  • Gure eskola beste batzuentzako eredugarri izatea.
Argazki Galeria
Dokumentuak
Back To Top