skip to Main Content
688.716.427   urkitza.gurasoelkartea@gmail.com
LH4-5  Eta  6.  Mailako  Dantza  Modernoko  Taldea  ,  Hirugarren  D´ZANP  Txapelketan

LH4-5 eta 6. mailako dantza modernoko taldea , hirugarren D´ZANP txapelketan

Gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian ikuskizun zoragarria eskaini digute gure eskolako dantza modernoko taldeek. Euskal Herritik kanpoko taldeak ere egon dira, beraz, talde askok parte hartu dute txapelketan.

Goiz ederra pasa dugu talde guztien emanaldiak ikusten. Hori da hori gorputza musikaren erritmora astintzea!

Ezin ukatu gure neska- mutilak urduri egon direla, baina gaurkoa ikusita, argi dago urte osoan gogor lan egin dutela.

Bada, LH4-LH5 eta LH6ko neska mutilek osatzen duten taldeak D´ZANP txapelketan hirugarren saria lortu du. LH1-2 eta LH3ko neskek, aldiz, laugarren postuan geratu dira txapelketan.

Beraz, zorionak danori eta aurrera neska-mutilak!
Aupa zuek!

Sakatu hemen ekitaldiko bideoak ikusi nahi izanez gero.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

3 × 2 =

Back To Top