skip to Main Content
688.716.427   urkitza.gurasoelkartea@gmail.com
URKITZAKO  PATIOA  DENONA  DA

URKITZAKO PATIOA DENONA DA

Gure eskolako patioa eraldatze prozesuan dago TipiGara kooperatibaren eskutik.  Lehenengo fasean burututako ekintza eta lanketetatik eratorritako helburuak honakoak dira:

  • Jolasteko eta egoteko modu anitzak ahalbidetzea, bai patioan eskainitako jolas aukera eta materialen bitartez, baita espazioaren diseinuari dagokionez ere.
  • Errespetuzko harremanak indartu eta botere harremanak lausotzea.
  • Haur Hezkuntzako umeentzako aproposa den garapenerako eta sozializaziorako testuinguruan sakontzea, umeek adin hauetan dituzten beharrei so eginez (babesa, esperimentazioa, naturarekin harremana, jolas aktiboa…).
  • Patioan natura eta berarekiko harremana sustatzea, espazioaren diseinuaren parte bezala zein bertako ekintzarako elementu bezala kontuan hartuz.
  • Adina eta zaintza beharrak aintzat hartuta, pribatutasun maila anitzak eskaintzea, tokien ikusgarritasuna, tamaina edo kualitate ezberdinak landuta.
  • Eguraldi euritsua dela-eta umeek patioa eta kanpo espazioak erabiltzeko mugatuta egotean, jolasteko eta egoteko modu anitzak ahalbidetzea.

Irakurri hemen TipiGara kooperatibak aurrera eramandako beste hainbat proiekturen inguruko artikulua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

17 − 17 =

Back To Top