skip to Main Content
688.716.427   urkitza.gurasoelkartea@gmail.com
Agate  Deuna:  Ohiturak  Bizirik  Darrai

Agate Deuna: ohiturak bizirik darrai

Aurten be, familia talde zabal bat Agate Deunaren koplak abesten urten ginen Bakiotik zehar.

Ohiturak berez, Agate Deunaren aldeko koplak otsailaren 4ean abestu behar direla dioen arren, Guraso Elkartetik erabaki genuen aurreko eguna igandea izanda, familien partaidetza asko erraztuko zela eta beraz, egun horretan urtetea.

Bada, hogeita hamar familia inguru batu ginen herritik zehar abestu eta makilak astintzeko. Makuena, Quinta Torre nagusien egoitza, Uribe kalea, Mimen Ondo, Mimen Arte, Landaberri, Panadine, Agarre, Egia, Zubialde, Zubiaur, Errotatxu, Etxebarri eta Ugaldera joan ginen abesten.

 

Modu horretan, gure txikiek ohitura bizirik mantentzeaz gain, herriko hainbat baserri ezagutzeko aukera izan zuten.

Datorren urtera begira, beste ibilbide bat prestatzen saiatuko gara, gure txikiek beste inguru batzuk ezagutzeko.

 

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu Izar Txiki umeen abesbatzari euren partaidetza eta konpromisoagatik, eta modu berezian euren zuzendaria den Maiteri: entseguetan lagundu eta egunean bertan be gugaz egoteagatik.

Datorren urtean be, deuna agatena batuko dogu.

 

Bat, bi, hiru… IEUP!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

seventeen + 15 =

Back To Top