
URKITZAKO PATIOA DENONA DA
Gure eskolako patioa eraldatze prozesuan dago TipiGara kooperatibaren eskutik. Lehenengo fasean burututako ekintza eta lanketetatik eratorritako helburuak honakoak dira:
- Jolasteko eta egoteko modu anitzak ahalbidetzea, bai patioan eskainitako jolas aukera eta materialen bitartez, baita espazioaren diseinuari dagokionez ere.
- Errespetuzko harremanak indartu eta botere harremanak lausotzea.
- Haur Hezkuntzako umeentzako aproposa den garapenerako eta sozializaziorako testuinguruan sakontzea, umeek adin hauetan dituzten beharrei so eginez (babesa, esperimentazioa, naturarekin harremana, jolas aktiboa…).
- Patioan natura eta berarekiko harremana sustatzea, espazioaren diseinuaren parte bezala zein bertako ekintzarako elementu bezala kontuan hartuz.
- Adina eta zaintza beharrak aintzat hartuta, pribatutasun maila anitzak eskaintzea, tokien ikusgarritasuna, tamaina edo kualitate ezberdinak landuta.
- Eguraldi euritsua dela-eta umeek patioa eta kanpo espazioak erabiltzeko mugatuta egotean, jolasteko eta egoteko modu anitzak ahalbidetzea.
Irakurri hemen TipiGara kooperatibak aurrera eramandako beste hainbat proiekturen inguruko artikulua.